Krisi Ekonomikoa -
Irailak 26
Kartzela-zigorra jaso dute greba orokorrean atxilotutako hiruk
Iruñeako istiluetan atxilotutakoei 16 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete, agenteen kontrako atentatua leporatuta.
Erredakzioa
Irailaren 26ko greba orokorraren harira Iruñean izandako istiluetan atxilotuetako hiruri 16 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri diete agenteen kontrako atentatua leporatuta.
Akusazioa eta defentsa akordio batera iritsi dira, eta azkenean ez da epaiketarik izan.
Greba orokor egunean 15 pertsona atxilotu zituzten Iruñeko istiluetan, eta horietako bederatzi adingabeak ziren.
Fiskalak azaldu duenez, hiru gazteek onartu egin dute zigorra, Espainiako Poliziari "harriak, botilak eta beste gauza batzuk" jaurtitzen zizkien 30 laguneko talde batean parte hartu zutela onartu dute.
Era berean, bik 300 euroko isuna ordaindu beharko dute, lesio delitua egotzita.