Krisi Ekonomikoa -
Lan Erregulazio Txostena
Formicak 20 eguneko indemnizazioa emanda bota beharko ditu langileak
Hori dela eta, azken hitza langileek dutela ohartarazi dute. "Benetan nahi badute, beren ordezkariak konbentzitu ditzakete enpresak eginiko eskaintza onartu dezaten", gaineratu dute zuzendaritzatik.
Erredakzioa
“Enpresa-komiteak azken eskaintzari (40 eguneko ordain-saria) uko egin ostean”, Formica S.A.k dio, “zoritxarrez”, Bizkaian daukan lantegiko langileen kontratuak deuseztatu eta 20 eguneko indemnizazioak ordainduko dizkiela.
Enpresak joan den irailaren 10ean aurkeztu zuen 169 langileri eragiten dien Lan Erregulaziorako Txostena. Txosten horrekin, gainera, lantegia itxi nahi da.
Azken hitza, langileek
Komiteak eskaintza zuzenean baztertu duela dio zuzendaritzak, “beraz, egoera horren aurrean Formica S.A.k legeak ezartzen duen gutxienezko 20 eguneko ordain-sariak ordainduko dizkie langileei”.
Hori dela eta, azken hitza langileek dutela ohartarazi dute. “Benetan nahi badute, beren ordezkariak konbentzitu ditzakete enpresak eginiko eskaintza onartu dezaten”, gaineratu dute zuzendaritzatik.