Krisi Ekonomikoa -
Utzarazpenak
Ibarra: 'Bankuak erreskatatzen badituzte, familiak arrazoi handiagoz'
Epaileak, politikariak eta gizarte elkarteetako ordezkariak kanporatzeen inguruko jardunaldietan bildu dira Bilbon, irtenbideak bilatu nahian.
Erredakzioa
Juan Luis Ibarra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteren ustez, "krisiak bankuen erreskate handiak justifikatzen baditu, arrazoi handiagoz familiak erreskatatu beharko lirateke".
Bilboko Abokatuen elkargoan "Hipotekengatik zorrak dituzten lagunen babeserako proposamenak" izeneko jardunaldiak inauguratu dituzte. Bertan, abokatuak, fiskalak, notarioak, alderdi politikoetako ordezkariak eta Arartekoaren, Eudelen eta Stop Deshaucios taldeko bozeramaileak egon dira, besteak beste.
"Zor handiak dituzten eta fede ona duten lagunen errealitatera egokitu behar dugu; eskubide bizi bat egitea denen betebeharra da", esan du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentek, "krisiak jota lanik gabe gelditu diren lagunen ahulezia" aipatuz.
Ildo honetan, "aldez aurretik euren ordainketak beti garaiz egin dituzten lagunak" kontutan hartu behar direla esan du.
Horren iritziz, juristen erronka "fede onez jokatzen duten etazor handiak dituzten lagunen duintasuna bermatzeko" interpretazio eta argudio juridikorako teknikak jartzea da.