Krisi Ekonomikoa -
Atxiloketa gehiago
Hiru atxilotu gehiago Nafarroan, greba eguneko istiluen harira
Dagoeneko 25 lagun atxilotu ditu Poliziak irailaren 26ko greba egunean Iruñean izandako istiluetan parte hartzea egotzita.
Erredakzioa
Polizia Nazionalak hiru adingabe atxilotu ditu Nafarroan irailaren 26ko greba orokorraren egunean Iruñean izandako istiluetan parte hartzea egotzita. Gaurkoekin, dagoeneko 25 dira atxilotuak.
Adingabeei desordena publikoa eta agintarien kontrako atentatua egozten zaie, Nafarroako Gobernuak ohar bidez jakinarazi duenez.
Atxilotuak aske geratuko dira eta gurasoen edota tutore legalen esku utziko dituzte.
Bestalde, atxiloketa gehiago egon daitezkeela ohartarazi du Poliziak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea