Krisi Ekonomikoa -

Gastu muga betetzeko

Murrizketekin jarraitu ezinik, Estatua aldatu nahi du Portugalek

"Zergak igota konpondu ezin diren arazoak ditugu'', esan du lehen ministroak. 4.000 milioi aurreztu nahi dituzte 2013an, eta ez dute baztertzen Konstituzioa aldatzea.

Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroa. EFE
Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroa
Pedro Passos Coelho Portugaleko lehen ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Portugaleko erakundeen erreforma ''sakona'' egitea proposatu du Pedro Passos Coelho lehen ministroak, ongizate Estatuari eta gastua 4.000 milioi euro murrizteko konpromisoari eusteko.

"Gure arazoa ez dago bakarrik aurrekontuetan. Estatuaren erreforma orokor bat behar dugu krisia gainditu nahi badugu'', esan du 2013ko aurrekontuen aurkezpenean. "Zergak igota konpondu ezin diren arazoak ditugu'', gaineratu du.

Portugaleko lehen ministroak ez du neurri zehatzen berri eman, baina ez du baztertu Konstituzioan aldaketak egitea. ''Ez dugu derrigorrez Konstituzioa aldatu behar, baina ez dugu aukera hori baztertu behar. Gutxirako balio du eskubide sozialak biltzen dituen Konstituzio batek, Estatuak eskubide horien bideragarritasuna bermatzeko aukera ez badu'', gaineratu du.

Troikak Portugalera hurrengo bisita egin ondoren iragarriko ditu neurri zehatzak Portugaleko Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea