Ekonomia -
Lan egutegia
2013ko lan egutegiak zortzi jaiegun nazional izango ditu
2012ko lan egutegiarekin alderatuta, datorren urtean jaiegun bat gutxiago izango dugu. Horietako erdiak astelehenetik ostegunera egokituko dira eta gainontzekoak, ostiralean eta larunbatean.
Erredakzioa
2013ko lan egutegiak zortzi jaiegun nazional izango ditu, 2012arekin alderatuta, jaiegun bat gutxiago, Enplegurako Zuzendaritza Nagusiak prestatutako eta Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratutako lan egutegiaren arabera.
Horietako erdiak astelehenetik ostegunera egokituko dira eta gainontzekoak, ostiralean eta larunbatean (urriaren 12an jazo den bezala).
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, Enplegurako Ministerioa Gotzainen Biltzarrarekin, autonomia erkidegoekin, patronalarekin eta sindikatuekin ari da hizketan izaera erlijiosoko hainbat jaiegun astelehenetan ezarri ahal izateko, zubiak saihesteko eta enpresen produktibitatea handitzeko.
2013ko jaiegun nazionalak
Urtarrilak 1: Urteberria (asteartea)Martxoak 29: Ostiral SantuaMaiatzak 1: Langilearen Eguna (asteazkena)Abuztuak 15: Birjinaren Jasokunde Eguna (osteguna)Urriak 12: Hispanitatearen Eguna (larunbata)Azaroak 1: Santu Guztien Eguna (ostirala)Abenduak 6: Konstituzio Eguna (ostirala)Abenduak 25: Jaunaren Jaiotza (asteazkena)
Zubien egun aldaketa 2014an egingo da
Bestalde, Xavier Thibault Enplegu zuzendari orokorrak adierazi duenez, erkidegoekin eta apezpiku-batzarrarekin negoziatzen ari dira hiru jai-egun nazional astelehenera aldatzeko.
Hiru egun hauek (abuztuaren 15a, azaroaren 1a eta abenduaren 6a) aldatzeko "ahalik eta adostasun handiena" behar dela azaldu du Thubaultek, horregatik, Enplegu Ministerioa eurekin negoziatzen ari da.
Urtea amaitu baino lehen adostasun batera iristea da helburua, ondoren, Langileen Estatutuan eta lanaldiak arautzen dituen 2001/1983 errege-dekretuan aldaketak ezartzeko.
Horregatik, aldaketak 2014n sartuko lirateke indarrean.
2013ko lan egutegiak zortzi jaiegun nazional izango ditu, 2012arekin alderatuta, jaiegun bat gutxiago, Enplegurako Zuzendaritza Nagusiak prestatutako eta Estatuko Aldizkari Ofizialak gaur argitaratutako lan egutegiaren arabera. Horietako erdiak astelehenetik ostegunera egokituko dira eta gainontzekoak, ostiralean eta larunbatean (urriaren 12an jazo den bezala). Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, Enplegurako Ministerioa Gotzainen Biltzarrarekin, autonomia erkidegoekin, patronalarekin eta sindikatuekin ari da hizketan izaera erlijiosoko hainbat jaiegun astelehenetan ezarri ahal izateko, zubiak saihesteko eta enpresen produktibitatea handitzeko. 2013ko jaiegun nazionalak Urtarrilak 1: Urteberria (asteartea)Martxoak 29: Ostiral SantuaMaiatzak 1: Langilearen Eguna (asteazkena)Abuztuak 15: Birjinaren Jasokunde Eguna (osteguna)Urriak 12: Hispanitatearen Eguna (larunbata)Azaroak 1: Santu Guztien Eguna (ostirala)Abenduak 6: Konstituzio Eguna (ostirala)Abenduak 25: Jaunaren Jaiotza (asteazkena)Zubien egun aldaketa 2014an egingo daBestalde, Xavier Thibault Enplegu zuzendari orokorrak adierazi duenez, erkidegoekin eta apezpiku-batzarrarekin negoziatzen ari dira hiru jai-egun nazional astelehenera aldatzeko.Hiru egun hauek (abuztuaren 15a, azaroaren 1a eta abenduaren 6a) aldatzeko "ahalik eta adostasun handiena" behar dela azaldu du Thubaultek, horregatik, Enplegu Ministerioa eurekin negoziatzen ari da.Urtea amaitu baino lehen adostasun batera iristea da helburua, ondoren, Langileen Estatutuan eta lanaldiak arautzen dituen 2001/1983 errege-dekretuan aldaketak ezartzeko. Horregatik, aldaketak 2014n sartuko lirateke indarrean.