Krisi Ekonomikoa -

Sindikatuen nahia

Iberiarentzat benetako bideragarritasun plana negoziatzea eskatu dute

UGT, CCOO eta Sepla sindikatuek airelinearen planteamendua errefusatu dute, eta “beharrezkoak diren ekintza sindikal guztiak egiteko prest” daudela nabarmendu dute.

Iberiak langileen % 25 kaleratuko ditu: 4.500. EITB
Iberia | Iberiak langileen % 25 kaleratuko ditu: 4.500
Iberiak 4.500 langile kaleratuko ditu

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UGT, CCOO eta Sepla sindikatuei Iberiari benetako Bideragarritasun Plana egitea eta negoziatzea eskatu diote, airelineak egindako proposamena (4.500 langile kaleratuko ditu) errefusatu ostean. Halaber, "beharrezkoak diren ekintza sindikal guztiak egiteko prest" daudela nabarmendu dute.

Ohar batean, sindikatuek Planak Vuelgin, Iberia Express eta Air Nostrum konpainiei ere eragiteko eskatu die, baita "esfortzua orekatua eta guztien artean banatua" izatea ere, "kolektibo eta akziodun guztiak barne hartuta".

CCOOK, UGTk eta Seplak azaldu dutenez, "fede onez oinarria negoziatzeko prest" daude, eta negozio oso eta partzialen bereizketa errefusatu dute. Horrez gain, "langile kopurua jaistea indarrean dauden Lan Erregulazio Txostenen esparruan egin behar direla azpimarratu dute.

Halaber, "harrituta" azaldu dira "kudeatzaileek galerei dagokionez inolako erantzukizunik ez hartzea euren gain, hori justifikatzeko, ekonomian, merkatuetan, gasolinaren prezioan, negozioaren lehiakortasun handian eta lan-kostuetan oinarrituta".

Horregatik, besteak beste, flotari eta erregaiari buruzko "erabaki txarrak eta orduz kanpokoak" ezkutatzea kritikatu dute.

Beharrezko bermeak jarri beharko liratekeela azpimarratu dute sindikatuek, batik bat Iberiaren negozioak "Aire Linea, Mantenua eta Handling-a".

Gainera, azken bileran egindako proposamenetako bat aipatu du: Iberiaren langileetako inork, ez LAEkoa, ez Lurrekoa, ez TCPkoa edo pilotuak ez dute lanpostua galduko, Iberiak eta horren filialek produkzioa mantendu edo igotzen duten bitartean errepikatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea