Ekonomia -

Krisi garaian

Gasteizeko autobus geltokia eraikitzeak 350 lanpostu sortuko ditu

Azpiegitura berria Lakuako Euskaltzaindia plazan egongo da, eta 15,3 milioi euro kostatuko ditu, aurrekontu horren % 90 beste administrazio batzuek babestuko dute.

Gasteizeko etorkizuneko autobus geltoki berria. Argazkia: EITB
Gasteizeko etorkizuneko autobus geltoki berria.
Gasteizeko etorkizuneko autobus geltoki berria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizeko autobus geltoki berria eraikitzeak 350 lanpostu sortuko ditu, 148 era zuzenean eta gainerakoak ez zuzenean, Arabako Udalaren aurreikuspenen arabera.

Obrak datorren astean hasiko dituzte, aurreikusitakoa baino astebete lehenago, eta 18 hilabete eta erdi iraungo dute, ondorioz, geltoki berria 2014ko udan prest egongo da.

Azpiegitura berria Lakuako Euskaltzaindia plazan egongo da, eta 15,3 milioi euro kostatuko ditu, aurrekontu horren % 90 beste administrazio batzuek babestuko dute, Udaletik azaldu dutenez.

Javier Maroto alkateak udalean, goizean, egindako sinadura ekitaldian, esan du instalazio berriak amaiera jarriko diela Los Herran kalean jarritako "behin-behineko geltokiaren 20 urteei".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea