Krisi Ekonomikoa -

Bilera Moncloan

Gobernuak eta PSOEk ez dute lortu etxegabetzeen inguruko ituna ixtea

Gobernuaren hitzetan ''funtsezko'' akordia lortu dute, eta PSOEren arabera, ''aurrerapausoak'' egon dira. Asteartean jarraituko dute bilerarekin, eta ostegunean onartuko dituzte premiazko neurriak.

Soraya Saez de Santamaria Gobernuko presidenteordea (artxiboko irudia) Argazkia: EFE
Soraya Saez de Santamaria
Soraya Saez de Santamaria Gobernuko presidenteordea (artxiboko irudia) Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei orduko bileraren ondoren, Mariano Rajoyren Gobernuak eta PSOEk ez dute lortu etxegabetzeen inguruko ituna ixtea. Hala, asteartean ekingo diete berriz negoziazioei.

Gobernuaren hitzetan, etxegabetzeen arazoaren aurrean ''funtsezko'' akordioa lortu dute. PSOEk, berriz, ''aurrerapausoak'' egon direla esan du, baina negoziatzen jarraitu behar dutela argitu dute.

Gobernuko iturrien arabera, akordio maila ''oso altua'' lortu dute astelehen honetako bilera, baina ez dute jorratzen ari diren neurri zehatzen berri eman. Edonola ere, litekeena da hipoteken egikaritza gelditzea izatea premiazko neurri horietako bat.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Kongresuko korridoreetan aurreratu duenez, ''negoziazioak ondo doaz'', eta bertatik ''akordio emankorra'' irtetea espero duela esan du.PSOEk, bestalde, ''aurrerapausoak'' egon direla esan du, baina negoziatzen jarraitu behar dutela argitu du.

Gobernuak osteguneko Ministroen Kontseiluan onartuko ditu martxan jarri beharreko premiazko neurriak. Gobernu Kontseilua ostiraletanegiten da normalean, baina aste honetan egun batez aurreratu da.

Asteartean jarraituko dute

Sei orduz bilduta egon ondoren, 23:15ean eman dute bukatutzat astelehen honetako bilera. Asteartean jarraituko dute negoziazioekin, 16:30etik aurrera.

Gobernuaren ordezkariordetzak Miguel Temboury Ekonomia idazkariordea eta Inmaculada Rodrigez Piñeiro Gobernu sozialistaren Ekonomia arduraduna ditu buru.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea