Ekonomia -
Akatsak autoetan
Toyotak 20.000 auto baino gehiago berrikusiko ditu Espainian
Prius, Corolla Sedan eta Avensis modeloetako autoek dituzte arazoak. Azterketa doakoa izango da, eta 60 eta 90 minutu arteko iraupena izango du.
Erredakzioa
Toyota enpresa autogile japoniarrak Prius (bigarren belaunaldikoa), Corolla Sedan eta Avensis modeloetako autoak berrikusteko kanpaina jarri du abian, ustez, autoaren direkzioan eta ur-ponpan arazoak dituztelako. 20.685 auto aztertuko dituzte Espainian, eta 3.307 milioi auto mundu osoan, enpresa japoniarrak jakinarazi duenez.
Autogile konpainiak direkzioa lasaituta duten 17.113 auto atzeman ditu Espainian, guztiak ere aipaturiko hiru modelo horietakoak. Toyotak jakinarazi duenez, arazo horrek ez du “inolaz ere” gidariak autoaren kontrola galtzea eragingo, baina badaezpadako neurri hori martxan jartzea erabaki du, autoaren direkzioari eragiten dion arazoa delako.
Bestalde, enpresa japoniarrak Prius auto hibridoaren (bigarren belaunaldikoa) 3.572 unitate aztertuko ditu Espainian, ustez, sistema hibridoa hozten duen ur-ponpako harilketa gaizki jarrita dagoelako.
Hozte-sistemaren funtzionamenduan eragin dezake aipaturiko akats horrek, eta horrela izanez gero, argi bat piztuko da autoko aginte-panelean, Toyota etxearen arabera.
Aipaturiko akats horiek ez dute auto-istripurik eragin, oraingoz. Halaber, kaltetutako bezeroei azterketaren berri lehenbailehen emango dietela jakinarazi du. Erabiltzaileek ez dute dirurik ordaindu beharko, eta azterketak 60 eta 90 minutu arteko iraupena izango du.
Toyota enpresa autogile japoniarrak Prius (bigarren belaunaldikoa), Corolla Sedan eta Avensis modeloetako autoak berrikusteko kanpaina jarri du abian, ustez, autoaren direkzioan eta ur-ponpan arazoak dituztelako. 20.685 auto aztertuko dituzte Espainian, eta 3.307 milioi auto mundu osoan, enpresa japoniarrak jakinarazi duenez. Autogile konpainiak direkzioa lasaituta duten 17.113 auto atzeman ditu Espainian, guztiak ere aipaturiko hiru modelo horietakoak. Toyotak jakinarazi duenez, arazo horrek ez du “inolaz ere” gidariak autoaren kontrola galtzea eragingo, baina badaezpadako neurri hori martxan jartzea erabaki du, autoaren direkzioari eragiten dion arazoa delako. Bestalde, enpresa japoniarrak Prius auto hibridoaren (bigarren belaunaldikoa) 3.572 unitate aztertuko ditu Espainian, ustez, sistema hibridoa hozten duen ur-ponpako harilketa gaizki jarrita dagoelako. Hozte-sistemaren funtzionamenduan eragin dezake aipaturiko akats horrek, eta horrela izanez gero, argi bat piztuko da autoko aginte-panelean, Toyota etxearen arabera. Aipaturiko akats horiek ez dute auto-istripurik eragin, oraingoz. Halaber, kaltetutako bezeroei azterketaren berri lehenbailehen emango dietela jakinarazi du. Erabiltzaileek ez dute dirurik ordaindu beharko, eta azterketak 60 eta 90 minutu arteko iraupena izango du.