Krisi Ekonomikoa -

PPren eta PSOEren negoziaketa

Etxegabetzeen inguruko desadostasunak nagusi Senatuan

Hipoteken inguruko legedian aldaketak egitea da etxegabetzeen inguruan PSOEk eta Gobernuak ireki dituzten negoziazioetan akordioa lortzeko oztopo nagusia.

Desadostasunak PPren eta PSOEren artean.
Desadostasunak PPren eta PSOEren artean.
Desadostasunak PPren eta PSOEren artean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PPren eta PSOEren artean akordio batera iristeko zailtasunak agerian gelditu dira Senatuan, etxegabetzeen inguruan bi alderdiek dituzten desadostasunak nabarmenak baitira.

Etxegabetzeen arazoari konponbidea aurkitzeko orain egun batzuk hasi ziren Gobernuaren eta PSOEren arteko bilerak, ostegunean Gobernuak auzi horren inguruko errege lege-dekretua onartu nahi baitu.

Epe motzera neurriak hartzea premiazkoa dela adostu dute, eta baita kaleratzeak bi urtez atzeratzea ere. Sozialistek, ordea, Hipoteken Legean aldaketak egin eta behin-behineko alokairu sozialaren laguntza jaso ahal izango dutenen muga igo nahi dute, PSOEren iturrien

PSOEk proposatutako gaiak eztabaidatzeko prest daude Gobernuan, baina ez dute negoziaketa luzatu nahi, bertako iturriek azaldu dutenez.

Gaur, bi aldeek planteamendu berak egin dituzte Senatuan. Juan Manuel Fernandez sozialistak etxegabetzeak ekiditeko hainbat neurriren mozio bat defendatu du, "beharrezkoak izango liratekeen lege guztiak aldatzeko aukerarekin".

Alderdi Popularrak ordea, bi urteko luzapena nabarmentzen duen zuzenketa bat sartu nahi du batetik, eta Bankuen Praktika Onen Kodearen mugak handitu nahi ditu bestetik. PSOEk Alderdi Popularraren zuzenketa baztertu du eta azken honek mozioaren aurka bozkatzea erabaki du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea