Krisi Ekonomikoa -
Osasun sistema
Nafarroako mediku eta erizainek hiru greba egingo dituzte abenduan
Osasun zentroetako ordutegiak eta etengabeko eta larrialdiko arreta arautzen dituen dekretua salatzeko, hiru greba egun deitu dituzte: abenduaren 11n, 17an eta 21ean.
Erredakzioa
Nafarroako mediku eta erizainek greba egingo dute abenduaren 11n, 17an eta 21ean, osasun zentroetako ordutegiak eta etengabeko eta larrialdiko arreta arautzen dituen dekretua salatzeko. “Osasun sistemaren heriotza eragingo duen zauria da”, esan dute Nafarroako Medikuen Sindikatuak eta SATSEk.
Lanuztea Nafarroako Osasunbidean egingo dute medikuak eta erizainak biltzen dituen sindikatuek. Nafarroako Gobernuari osasun etxeetan eta larrialdietan ordutegiak eta artapenak arautu dituen Foru dekretua bertan behera uzteko eskatu diote Iruñean egindako agerraldian.
Medikuen eta erizainen ustez, “jasanezinak” dira agindutako laneko jardunaldi berriak. Hainbat kasutan, hamabi orduko lanaldiak egitera behartuta daudela salatu dute.
Horregatik, abenduaren 11n, 17an eta 21ean greba deitu dute, eta herritarrei osasun zentroetara “ez joateko” eskatu diete.