Krisi Ekonomikoa -

Tren-ekoizlea

CAFek 750 laguni eragingo dien lan-erregulazioa egin nahi du

Oraindik xehetasunak argitzeke badaude ere, urtarrila eta ekaina artean aplikatu nahi dute espedientea. Enpresaren arabera, enpresako sail bateko lan-karga % 40-50 inguru murriztuko da.

CAFek 750 langileri eragingo dien erregulazio espedientea irekiko du. Argazkia. EITB
CAFek 750 langileri eragingo dien erregulazio espedientea irekiko du.
CAFek 750 laguni eragingo dien lan-erregulazioa egin nahi du

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CAF tren ekoizleak 752 langileri eragingo dien lan-erregulazioko plana aurkezteko asmoa du, LABeko iturriek jakitera eman dutenez.

Horien esanetan, Goierriko enpresak proposatutako espedientea 2013ko urtarriletik ekainera aplikatuko litzateke, eta IV. dibisioko langileetara mugatuko litzateke.

Enpresak jakinarazi du dibisio horretako lan-karga % 40-50 murriztu dela, eta horregatik omen dute espedientea irekitzeko asmoa.

Era berean, 1953 eta 1954 urteetan jaiotakoentzat borondatezko aldez aurretiko erretiroak aplikatzeko prest daudela adierazi dute enpresako zuzendariek.

LAB sindikatuak (gehiengoa du CAFen), espedientea onartuko ez duela iragarri du, eta, enpresa batzordearen bidez, ERE proposamena baztertzeko eskaera aurkeztu diote enpresari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea