Ekonomia -
Giro pesimista
Aurrekontuen inguruko Europako goi-bilera akordiorik gabe amaitu dute
Espainiak ez dituela aurrekontuak onartu esan dio Rajoyk Van Rompuyri. Beste goi-bilera bat egin beharko dutela azaldu du Van Rompuyk, eta urtarrilean edo otsailean izatea aurreikusi dute.
Erredakzioa
Europar Batasuneko estatuburuek ez dute datozen zazpi urteetarako aurrekontuen inguruko akordiorik lortu, gastuaren banaketari buruzko desadostasun nabarmenak izan dituztelako, iturri diplomatikoak esan dutenez.
2014-2020 epearen kontuei buruz bi egun negoziaketak eginez eta bilerak izanez eman ostean, Herman Van Rompuy Europako Kontseiluko presidenteak esan du ez zegoela akordioa lortuko zen itxurarik, eta, ondorioz, beste goi-bilera bat egin beharko dutela, hori urtarrilean edo otsailean izatea aurreikusi dute.
"Amaitu da" hitz laburrekin, iturri diplomatiko batek goi-bilera amaitu dela adierazi du. Van Rompuyk bi aurrekontu-proiektu aurkeztu ditu bertan, eta ez dute konbentzitu, ezta nekazaritzan eta kohesioan egindako hobekuntzekin ere.
Bilerak porrot egin zuela dagoeneko aurreikusi zuten buru batzuek, ostiralean, negoziaketak hasi zirenean, akordiorik ez lortzea "dramarik ez" dela nabarmenduta.
"Konbergentzia potentzialeko nahikoa maila badago urtarrilean akordioa zilegi izateko", esan du Van Rompuyk, azkeneko konferentzian. Halaber, "zubiak jartzeko gai izatea" eskatu die estatuei.
Mahai gainean geratu da aurrekontuen kopuruaren inguruko zirriborroa, 973.000 milioi eurokoa; 80.000 milioi euroko murrizketa izan du horrek Europako Batzordearen lehenengo proposamenari begiratuz gero.
Politikoak proposamena berriro egin behar izan duen arren, nekazaritzan eta kohesioan hain penagarria ez izateko, emaitzak ez ditu gai horiek ukatzearen kontra zeuden herrialdeak konbentzitu (Frantzia, Italia eta Espainia), ezta murrizketak eskasak zirela ziotenak ere (Alemania, Erresuma Batua, Holanda, Suedia, Austria eta Finlandia).
Espainia egoera hobean irten dela esan du Rajoyk
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak esan duenez, Bruselan izandako Europako Kontseiluak aurrera egin du aurrekontuei buruzko akordioan, eta Espainia hara joatean baino egoera hobean irten da, gaineratu du.
Gobernuburuak garrantzia kendu dio akordiorik lortu ez izanari, eta "era batean edo bestean pozik" irten dela azaldu du Espainiak lortutako aurrerapenengatik. Halaber, "espíritu eraikitzeailea" dagoela ikusi duela nabarmendu du.
Rajoyk bilera bat izan zuen ostegun honetan Herman VanRompuy Europako Kontseiluko presidentearekin. Bertan, Espainiak EuroparBatasunaren 2014-2020 eperako aurrekontuen proposamena errefusatu egiten duela azaldu zion.
Merkelek akordiorako "nahikoa potentzial" badagoela adierazi du
Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak esan du, Europako Batasunak aurrekontuen inguruko akordiorik lortu ez duen arren, herrialdeek urte hasieran itun bat lortzeko"nahikoa potentzial"badagoela nabarmendu du.
Alemaniako kantzilerraren hitzetan, Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidenteak "lanean jarraituko du, datozen asteetan adostasun batera iristea lortzeko".