Frantzisko aita santua -

Vatikanoa

Astelehenean hasiko dira Konklabeko data aukeratzeko batzarrak

"Zazpi edo zortzi egunetan" Konklabea hasita egongo dela iragarri du Giovanni Maria Vian L'Osservatore Romano-ko zuzendariak .

Benedicto XVI. Castel Gandolfon. Argazkia: Efe
Benedicto XVI. Castel Gandolfon. Argazkia: Efe
Benedicto XVI. Castel Gandolfon. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konklabeko datak aukeratzeko kongregazio orokorrak datorren astelehenean hasiko dira, goizeko bederatzietan, Angelo Sodano kardinalen kolegioko deanak bidalitako eskutitz baten arabera. Kongregazioak Gotzainen Sinodo Aretoan burutuko dira.

Beste alde batetik, "zazpi edo zortzi egunetan" Konklabea hasita egongo dela iragarri du Giovanni Maria Vian L'Osservatore Romano-ko zuzendariak . Gainera, "martxoaren erdi aldera, ziur Aste Santua baino lehen, Aita Santu berria izango dugula ziurtatu du.

Sodanoren eskutitza kardenalen kolegioko kide guztiei heldu zaie, 208ri, hain zuzen. Bertan, lehenengo egunean, goizean, Kongregazio Orokorra egingo dutela azaltzen da, eta arratsaldean ere bertara joan beharko dira, Kongregazioko bigarren partera.

Kongregazioa 80 kardinal baino gutxiago geratzen diren arte biltzen joango da, momento horretan hautesleak izan daitezkeen cardinal kopurua beteko baita.

Konklabeko data, datorren astean

Dena den, eta nahiz eta oraindik zehazteke dagoen, Benedicto XVI.a ordezkatuko duen aita santua aukeratzeko Konklabea "datorren astean" ezagutuko dela jakinarazi du Federico Lombardik, "nahiz eta ez den espero astelehen honetan ezagutzera ematea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea