Frantzisko aita santua -

Kronika Erromatik

Kardinalek indarrak neurtu dituzte

Hutsik dago San Petri plaza dagoeneko baina kardinalak alde egiten ikusten saiatu dira batzuk, arrakastarik gabe.

Olatz Simon. EiTB.
Olatz Simon. EiTB.
Olatz Simon. EiTB.

Olatz Simon

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Askok itxaropena galtzen hasiak ziren zortzirak hogei gutxitan, ke beltza ikusi dutenean. Bihar arte itxaron beharko dutela uste zuten eta alde egitear zeuden, baina azkenean bertatik bertara ikusi ahal izan dure eliza katolikoak oraindik ez duela argi nor izango den hurrengo aita santa. Hutsik dago San Petri plaza dagoeneko baina kardinalak alde egiten ikusten saiatu dira batzuk, arrakastarik gabe.

Gaurko gaua da garrantzitsuena. Indarrak neurtu dituzte kardinalek gaurko lehen bozketan. Hautagai faboritoek zenbateko babesa duten jakiteko aukera izan dute. Noski, gauzak aldatu daitezke baina egunotan entzun diren izenek zenbat boto lortu dituzten jakitea oso informazio baliagarria da hautesleentzat. Orain, Santa Martaren egoitzan bilduta, eztabaidatzeko aukera dute kardinalek. Errespetu osoz dinot, baina filme askotan gazteek egiten dituzten pijamen festaren modua izango dela iruditzen zait. Sekretuak kontatzeko unea, konfesioak egiteko momentua. Debekatuta dute estrategia komunak eraikitzea, baina ez hitz egitea, jarrerak aurkeztu eta galderak egitea.

"Festa" berezi hori luzatu daiteke gaur gauean, baina bihar goizean goiz, kapera Sixtinora sartzera deituta daude kardinalak berriro. 9:30etan sartuko dira, meza eta errezuak egin eta gero.

Plazan berriro ere ikusmina izango da nagusi eta agianm gaur gertatu den bezala, gertakari berezi baten lekuko izango dira asko. Bi emakume gerritik gora biluztu eta ke larrosa jaurti dure San Petri plazan, Vatikanoaren aurka oihu eginez. Eliza katolikoak emakumearekiko duen jarrera baztertzailea salatu nahi izan dute. Polizia batzuk eraman dituzte, baina lortu dute nahi zutena, euren ekintza mundu osoko komunikabideetan agertzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Aita santua argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Erroma gaur Olatz Simón albisteak Eliza Katolikoa albisteak