Zumaian jaio eta Ameriketan, arrantzale moduan eskarmentua hartu ostean, Donostiara itzuli zen Aita Mari. Hemen, arrantzari ekin zion, baina batez ere, beste arrantzaleak laguntzeari. 1866ko urtarrilaren 9an, ataka larrian zeuden arrantzaleak babespean jarri ostean, itsaskolpe batek eraman zuen.