Bilbo erdialdeko sarbidea -
Ehunka lagunekin
Beasainek elkarretaratzea egin du ustezko sexu-erasoa salatzeko
Adingabeko batek egin zuen salaketa, eta ustezko erasotzailea, 39 urteko gizona, ostiralean bertan atxilotu zuen Ertzaintzak.
Erredakzioa
Beasainen, elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean, 19:00etan, San Martin plazan, ostiralean ustez gertatutako sexu-erasoa salatzeko. Ehunka pertsonek parte hartu dute bertan.
Dirudienez, adingabeko batek egin zuen salaketa, eta ustezko erasotzailea, 39 urteko gizona, ostiralean bertan atxilotu zuen Ertzaintzak.
Beasaingo Udaleko Iturrien arabera, Igartzako auzoan gertatu zen ustezko erasoa, adingabekoa eskolatik irteten ari zenean. Ustezko erasotzaileak neska hartu eta inguru bakarti batera eraman zuen. Bizilagun batzuen laguntzaz gizona atxilotu egin zuten.