Etxegabetzeak -

2012ko datuak

Epaitegiek 1.970 kaleratze bideratu dituzte iraila bitartean Euskadin

Kopuruak % 23,9 egin du gora 2011ko garai bereko datuekin alderatuta. Nafarroan bestalde, jaitsi egin da kaleratze kopurua urtebetean.

Argazkia: EITB
Argazkia: EITB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iraila bitartean, 1.970 kaleratze bideratu dituzte epaitegiek Euskadin, eta 223 Nafarroan. Kopuruak % 23,9 egin du gora Euskadin, iazko garai bereko datuekin alderatuta, Espainiako batez bestekoa baino gehiago (% 15,9). Bestalde, Nafarroan % 5,1 egin du behera epaitegietan bideratutako kaleratze kopuruak, izan ere, 235 izan ziren 2011ko urtarriletik irailera.

Urtarriletik irailera 812 akzio hipotekario bideratu dituzte Euskadiko epaitegiek, eta 598 Nafarroakoek. Euskadin % 8,2 jaitsi da datu hori iazko garai bereko datuekin alderatuta. Nafarroan bestalde, igoera % 33,8koa izan da.

Espainiako datuak

Iraila bitartean 49.700 kaleratze bideratu dituzte Espainiako epaitegiek. Kopuruak % 15,9 egin du gora iazko garai bereko datuekin alderatuta. Bestalde, datu hori zabaltzen hasi zirenetik, inoizko zifrarik altuena da.

Hirugarren hiruhilekoan, % 15,9 hazi da, 2011ko garai berarekin alderatuta, epaitegietan aurkeztutako etxegabetze kopurua. Hala ere, 2012ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuta, jaitsi egin da kaleratze kopurua: aurtengo bigarren hiruhilekoan 18.668 kaleratze bideratu zituzten epaitegiek, eta 12.610 hirugarren hiruhilekoan. Datu horiek guztiak bildu ditu Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak txosten batean, krisi ekonomikoak aginte judizialeko organoetan duen eragina aztertzeko.

Akzio hipotekarioak aintzat hartuta, urtarrila eta iraila bitartean 67.537 eskaera jaso dituzte epaitegiek, aurreko urtean baino % 18,3 gehiago.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea