Gizartea -

Txomi Eneako bizilagunak

Donostiako uholdeetako kaltetuak urtarrilean joango dira Morlansera

Donostiako Udalak eta Jaurlaritzak hitzarmen bat egin dute iaz azaroko uholdeetan Donostian etxetik alde egin behar izan zutenak aldi baterako Morlans auzoan bizi daitezen.

Donostiako uholdeetako kaltetuak urtarrilean joango dira Morlansera, Argazkia: EITB
Donostiako uholdeetako kaltetuak urtarrilean joango dira Morlansera, Argazkia: EITB
Donostiako uholdeetako kaltetuak urtarrilean joango dira Morlansera, Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu dute Donostiako uholdeetan etxetik atera behar izan zuten Txomin Eneako eta Martuteneko bizilagunak aldi baterako Morlansera bizitzera joateko. Urtarrilean jonago dira Morlansera lehen bizilagunak.

Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak aurkeztu duen planaren arabera, hainbat eraikin bota beharko dituzte. Udalak Txominen egiten duen bigarren ekimena da.

Aurtengo irailean, Kristobaldegi komentuko lanak egiteko lizentzia eman zuten.

Uholdeetako kaltetuak Eusko Jaurlaritzaren 70 etxebizitzatan biziko dira eta kontsumoa eta komunitatearen gastuak bakarrik ordainduko beharko dituzte; izan ere, alokairua Udalak ordainduko du.

Morlansera iritsiko diren lehen bizilagunak Abarzuza Aitaren etxeetakoak izango dira, 2013ko urtarrilean. Hala ere, lehen alokairuak apirilean ordainduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea