Gizartea -

Urumea ibaiaren ubidea

Hernanin eta Donostian uholdeak saihesteko neurriak adostu dituzte

Hernanin (2013an), Txomin-Enean (2013an) eta Martutenen (2014an) abiatuko dituzten hainbat neurri adostu ditu Urumea ibaiak eragindako uholdeak aztertzeko batzordeak.

Martutenen izandako uholdeen artxiboko irudia. Argazkia: EITB
Hernanin eta Donostian uholdeak saihesteko neurriak adostu dituzte
Martutenen izandako uholdeen artxiboko irudia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urumea ibaiak eragindako uholdeak aztertzeko batzordeak (hainbat erakundek osatzen dute) lehen bilera egin du astearte honetan Donostian, eta epe laburrean egingo dituen bost neurri nagusiak adostu ditu.Martxan jarriko dituzten lehen lanak Euskal Trenbide Sarearen zubia eta kolektorearen pasabidea izango dira, Donostiako Udalak ohar batean iragarri duenez (proiektua dagoeneko abian dagoela azaldu du Udalak).

Donostiako Txomin-Enea auzoaren urbanizazioari ere lehentasuna emango diote, eta lehen fasea 2013rako abiatzea aurreikusi dute.

Martuteneko neurriak, berriz, 2014an, beharrezko izapide guztiak betetakoan, abiatzea espero dute.

Hernaniko Karabel auzorako neurriei 2013ko epea jarri diete, eta Añarbeko presagainaren lanei ere lehentasuna eman diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea