Gizartea -

Gipuzkoako Auzitegia

15, 16 eta 22 urteko kartzela-zigorra, Azkoitiko hilketagatik

Hiru auzipetuek 65.000 euroko kalte ordaina eman beharko die hildakoaren alabari.

Ertzainak Azkoitian agertutako gorpua atera zuten unea. Argazkia: EITB
Ertzainak Azkoitian agertutako gorpua atera zuten unea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Auzitegiak 15, 16 eta 22 urteko kartzela zigorra ezarri die hiru gizoni, 2009. urtean Azkoitian gizon bat hiltzeagatik.

Epaiaren arabera, 2009ko ekainaren 12an gertatu zen hilketa. Auzipetuek droga hornidurarekin zerikusia zuen negozio bat egiteko asmoa zutela sinestarazi zioten hildakoari, eta Elgoibarko enpresa batera eraman zuten. Akusatuek hil arte kolpatu zuten gizona, eta altzoan zeraman dirua ere kendu zioten.

Iluntzean, gorpua furgoneta batean sartu eta Azkoitiko Madarixa leizearen inguruan bota zuten,

Auziko epaileak hilketa eta osasun publikoaren aurkako delituak egotzi dizkio Felipe R.A. gizonari, eta 22 urteko kartzela-zigorra eta 31.888 euroko kalte-ordaina ezarri dio.

Oscar D.C. akusatuari hilketa egotzi dio epaileak, eta 16 urteko kartzela zigorra ezarri dio. Hirugarrenari bestalde, 15 urteko kartzela zigorra ezarri dio hilketa gauzatzen laguntzeagatik.

Bestalde, hiru auzipetuek 65.000 euroko kalte ordaina eman beharko die hildakoaren alabari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea