Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute Igorren, bikotekide oihari eraso egiteagatik

Erasoa atxilotuaren etxebizitzan gertatu zen. Ustezko erasotzailea eta emakumea eztabaidan ari ziren eta gizonak biktima jo zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 26 urteko gizonezko bat atxilotu du Igorren, bikotekide oihari eraso egitea leporatuta, Herrizaingo Sailak aditzera emandakoaren arabera.

Erasoa gizonezkoaren etxean gertatu zen, ustezko erasotzailea eta biktima eztabaidan ari zirela. Hala ere, biktimak ihes egitea lortu zuen eta Ertzaintzari abisua eman zion.

Emakumea osasun zentro batera eraman zuten eta agenteak gizonezkoaren etxera joan ziren. Ustezko erasotzailea artxilotu zuten genero indarkeria leporatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea