Gizartea -
Mugaritz jatetxea
Baimenik ez zuen haztegiko foiea erosteagatik espedientatu dute Aduriz
"Ustezko arau-hauste arina" egin omen du Errenteriako jatetxeak eta 3.000 euroko isuna jaso dezake, kasu okerrenean.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak gaur argitu duenez, "baimenik ez zuen" haztegi batean foie grasa erosteagatik ireki diote zigor espedientea Mugaritz jatetxeari.
Espedientearen ondorioz zigorra jartzen badiote, Andoni Luis Adurizek zuzentzen duen jattetxeak 3.000 euroko isuna jaso dezake, kasurik okerrenean, Osasun Sailaren arabera.
Jose Maria Begiristain Gipuzkoako Osasun zuzendariak azaldu duenez, Igualdad Animal kolektiboak Mugaritzen eta foie gras-a saltzen zuen haztegiaren kontra salaketa jarri ostean, Adurizen jatetxeak onartu egin zuen haztegiko bezeroa zela.
Mugaritzek Momotegi haztegiari jarritako debekuaren berri izan zuenean, foi grass gehiago ez ziola erosiko jakinarazi zion Osasun Sailari.
Hala ere, "salaketaren aurrean eta gertakariak egiaztatuta", zigor espedientea irekitzea erabaki dute "ustezko arau-hauste arinagatik".