Etxegabetzeak -
Sendiak deituta
Etxegabetzeen amaiera eskatu dute Bilboko manifestazioan
Protestan "bankaria erreskatatu, eta langilea etxegabetu" leloa eta zor hipotekarioak barkatzearen aldekoak oihukatu dituzte.
Erredakzioa
Lehen etxebizitza galtzeko arriskua dagoen etxegabetze-prozesuekin amaitzeko manifestazioa egin dute Bilbon.
Protesta Sendiak deitu du, "Bai, ahal dugu" lelopean. Jesusen Bihotzaren plazatik atera dira eta, Kale Nagusitik pasa ondoren, Bilboko udaletxean amaitu dute.
Protestan "bankaria erreskatatu, eta langilea etxegabetu" leloa eta zor hipotekarioak barkatzearen aldekoak oihukatu dituzte.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea