Etxegabetzeak -

Irizpide berria

Etxegabetzeak eteteko prozedura onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak

EAEko Auzitegi Nagusiak oniritzia eman dion prozedura Bilboko epaileek aurkeztu zuten, eta erkidego osora zabalduko da.

Etxegabetzeen aurkako manifestazio bat Bilbon.
Etxegabetzeen aurkako manifestazio bat Bilbon.
Euskadiko Auzitegi Nagusiak argi berdea eman dio etxegabetzeen protokoloari

01:02

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko epaileek etxegabetzeak behin-behinean geldiarazteko harturiko prozedurari oniritzia eman dio EAEko Auzitegi Nagusiak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusira bidaltzea eta EAEko auzitegi guztietara helaraztea adostu dute. Era honetan, orain egun batzuk Gobernuak onartutako lege dekretu berrian aintzat hartzen diren kasu guztietan, etxegabetzeak behin-behinekoz bertan behera utzi ahal izango dituzte.

Bileraren ostean Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Alfonso Gonzalez Guija Bilboko epaileen dekanoa komunikabideen aurrean azaldu dira neurriaren nondik norakoak emateko.

Gonzalez Guijak azaldu duenez, prozedura honekin, kaltetuei, euren abokatuen bidez, izapideak irekitzea ahalbidetuko zaie, orain arte arrazoibideak ematea ezinezkoa baitzen. Horrela, epaile bakoitzak erabakiko du etxegabetzea bertan behera utzi edo ez.

Prozeduran parte hartu ez duten zordunei ere defentsa eskubidea bermatua izatea ahalbidetuko die neurri honek.

EAEko Auzitegi Nagusiko presidente gisa EAEko epaitegi guztietara "probidentzia" bat bidaliko duela iragarri du Ibarrak, eta "jardun oneko irizpide bateratu bezala" Bilboko epaileek onartutako prozedura jarraitzeko gomendioa egingo du.

Probidentziak "ez dira legeak", Ibarraren arabera, gomendioak baizik, baina "independentzia judiziala bermatzen dute", horren hitzetan. Horregatik, epaileak erabaki ahal izango du kasu bakoitzean zer egin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea