Etxegabetzeak -
Gertakaria
Arazo ekonomikoak zituen gizon batek bere buruaz beste egin du Malagan
Biktimak langabezian denbora luzea zeraman eta etxea ordainetan ematea lortu zuen, baina prozesua itxi gabe zegoen.
Erredakzioa
Arazo ekonomikoak zituen 47 urteko gizon batek bere buruaz beste egin zuen larunbatean, Malagako Ardales herrian. Hildakoa ezkonduta zegoen eta bi seme-alaba zituen.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, biktimak langabezian denbora luzea zeraman eta etxea ordainetan ematea lortu zuen, baina prozesua itxi gabe zegoen.
Gertakaria larunbateko 17:00etan izan zen. Igandean, gorpua erraustu zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea