Gizartea -
Bizkaia
1.500 haurri txertoa jarriko diete Bermeon, hepatitisa antzemanda
Irailetik hepatitis A-ren hamahiru kasu antzeman dituzte Bermeon: bi helduri eta 11 haurri eragin die.
Erredakzioa
Astearte honetatik aurrera Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 1 eta 7 urte arteko 1.500 haurri txertoa jarriko die, Bermeon, gaixotasun horren agerraldi bat antzeman ostean Bizkaiko herri horretan, Jaurlaritzatik jakitera eman dutenez. Irailetik hepatitis A-ren hamahiru kasu antzeman dituzte Bermeon: bi helduri eta 11 haurri eragin die.Lehenengo kasua “gune endemiko batera bidaiatu izaneko aurrekaria izan zen”, iturri berberek azaldu dutenez. Egun hartatik aurrera pertsonatik pertsonara trasmitituz joan da. Orain arte, herriko hiru eskoletan bakarrik izan dituzte kasu mota horiek, guztiak Lehen Mailako lehenengo zikloan. Kalteak jasan dituzten pertsonen familiarrei txertoa jartzeko prozesua martxan jarri du Osasun Sailak. Zeintzuk jasoko dute txertoa?Hedapenagatik “agerraldia komunitateakoa” dela kontuan hartuta, bihar eskoletako haurrei eta 2005etik 2011 urtera bitartean jaio zirenei gaixotasun horren aurkako txertoa jartzeko prozesua hasiko da, agerraldia eragoztea helburua izanda. Osasun Sailak Lehen Mailako bigarren kurtsoan dauden ikasleei ere txertoa jarriko die. Txertaketa Bermeoko eskoletan eramango dute aurrera, eskolako haurren kasuan eta osasun zentroetan eskoletan ez dauden pertsonentzat. Urtebete baino gutxiago dutenei ez diete txertutik jarriko, adin horretan aholkatzen ez delako. Iturri berberek esan dutenez, hepatitis A ez da gaixotasun larria, haurren kasuan batik bat.