Gizartea -
Gasteizen
Emakume bat zauritu da bikotekide ohiak arma zuriz eraso eginda
Gertaera 17:00etan izan da, Gasteizeko Olagibel kaleko etxebizitza batean, biktima bizi den lekuan.
Erredakzioa
Emakume bat zauritu da eta Gasteizeko ospitalera eraman dute, bikotekide ohiak arma zuriz eraso eginda, Arabako hiriburuko etxebizitza batean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertaera 17:00etan izan da, Gasteizeko Olagibel kaleko etxebizitza batean, biktima bizi den lekuan.
Dirudienez, haren bikotekide ohia pisura (biktima bertan bizi da) joan da, eta emakumeak zauriak izan ditu buruan.
Horren ostean, emakumea bizilagun baten etxean babestu da, eta, ustez, erasoak bertan jarraitu du.
Ertzaintza emakumeen aurkako indarkeriaren ustezko delitua nola gertatu den ikertzen dabil. Halaber, ustezko erasotzailea atxilotzeko dispositiboa martxan jarri du. Dirudienez, gizonezkoak bikotekidearengandik urruntze ordena izan zuen, baina, uneotan, preskribatuta zegoen.