Gizartea -

Datu ofizialak

Etxerik gabekoen kopuruak gora egin du Euskadin eta 2.000tik gora dira

Bizkaian dago etxerik gabe dauden gehiengoa (%54), Bilbon batez ere; % 30 Gipuzkoan daude eta %16a Araban.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAEn 2.090 pertsona daude etxerik gabe, eta horietatik % 60 atzerritarrak dira, marokoarrak eta algeriarrak batez ere. Espainian, aldiz, espainiarrak dira nagusi etxerik gabekoen artean.

Eustat Euskal Estatitista Instutuaren datuen erabera, 2005etik % 14 igo da euskal jangela edo ostatu sozialen erabiltzaileen kopurua.

Euskadin etxerik gabe dauden atzerritarrak Afrikatik (% 79) datoz, eta, batez ere, Marokotik (% 44) eta Algeriatik (% 12). Ondoren amerikarrak (% 9) eta europarrak (% 8) daude.

Bizkaian dago etxerik gabe dauden gehiengoa (%54), Bilbon batez ere; % 30 Gipuzkoan daude eta %16a Araban. Araba da, hain zuzen, etxerik gabekoen kopuruak behera egin duen leku bakarra: 2005etik % 35 jaitsi da. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, gora egin du: % 36 eta % 28, hurrenez hurren.

Gehienak, gazteak

Deigarria da etxerik gabe daudenen gehienak 18 eta 29 urte arteko gazteak direla, hau da, kopuru osoaren % 35. Estatuan, berriz, gazteak kopuru osoaren % 19,3 dira.

Nafarroa

Nafarroari dagokionez, foru erkidegoa etxerik gabeko pertsonen kopuru txikiena dutenen artean dago, % 1,4, hain zuzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea