Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Tenperatura epela eta haizea protagonista, datozen egunetan

Asteazkenean, eguraldiak hobera egingo du egunak aurrera egin ahala. Goiz partean, itsasaldetik hodeiak sartuko dira, eta han-hemenka euria egingo du.

Gabon-gauean giro atsegina egingo du. Argazkia: Mikel Goñi.
Gabon-gauean giro atsegina egingo du. Argazkia: Mikel Goñi.
Gabon-gauean giro atsegina egingo du. Argazkia: Mikel Goñi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, asteartean eguraldiak okerrera egingo du, eta giroa nabarmen freskatuko da. Fronte hotz batek euri apur bat ekarriko du kantauriar isurialdera. Bestalde, nekez bustiko du Araba hegoaldean eta Nafarroan, Iruñerritik behera.

Arratsaldean, ordea, eguraldiak hobera egingo du: atertu egingo du, eta hodeitza saretzen joango da. Tenperatura nabarmen jaitsiko da, eta eguneko beroenak 10-14 ºC-ren bueltan geldituko dira. Mendebaldeko haizea zakar ibiliko da, batez ere haizeguneetan.

Asteazkenean, eguraldiak hobera egingo du egunak aurrera egin ahala. Goiz partean, itsasaldetik hodeiak sartuko dira, eta han-hemenka euria egingo du, batez ere, kantauriar isurialdean. Goizak aurrera egin ahala, atertuz joango da, eta arratsalderako urdingune ederrak izango dira. Tenperaturari dagokionez, eguneko beroenak 10-14 ºC artean geldituko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea