Gizartea -

Zozketa

Sari Nagusiaren hainbat dezimo saldu dira Bilbon, Derion eta Tuteran

Estatuko 40 udalerri baino gehiagotan saldu da Sari Potoloa. Ondarroak bigarren sariaren 12,5 milioi euro eraman ditu. Halaber, hainbat sari txiki jausi dira Gipuzkoako zenbait udalerritan.

Hainbat dezimo soltek Sari Nagusiaren 800.000 euro utzi dute Derion eta Bilbon. Argazkia: EITB
Hainbat dezimo soltek Sari Nagusiaren 800.000 euro utzi dute Derion eta Bilbon. Argazkia: EITB
76.058 zenbakiak diru dezente utzi du Derion, Bilbon eta Tuteran

1:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat dezimo solteri esker, Gabonetako Loteriaren Sari Nagusiak (76.058) 800.000 milioi euro utzi ditu Bilbon eta Derion. San Ildefonsoko umeek hiru taulatako zenbakiak abestu dituzte, sari garrantzitsurik atera gabe. Azkenik, 10:00ak igarota, aurtengo zozketaren lehen sari nagusia atera da, sari potoloa, hain zuzen.

Bizkaira joan da sariaren zati bat, zehazki, Bilbora eta Deriora. Bilbon, Diputazio kalean, dezimo bat saldu dute, 4. administrazioan, eta Derioko Herriko Plazan, 2. administrazioan, beste bat. Beraz, Bizkaiak 800.000 euro jaso ditu. Nafarroan ere zorioneko daude, Tuteran ere saldu baita 76.058 zenbakia. Bertako Neguko pasealekuan, 2. administrazioan, izan da.

Oro har, saria oso banatuta dago, 40 udalerri baino gehiagotan saldu baita (15 probintzia ezberdinetan): Chiclanan, Barbaten, Algecirasen, Albaceten, Castellón, Bartzelonan, Alacanten, Las Palmasen eta Murtzian ere, besteak beste, saldu da zenbakia.

Dezimo bakoitzak 400.000 euro banatu ditu.

Bigarren Saria: 42.260

12:00ak pasatuta, San Ildefonsoko umeek bigarren Sari Nagusia atera dute: 42.260, osorik Burgoseko probintzian saldu dena. Dezimo bakoitzak 125.000 euro jasoko ditu.

Hirugarren Saria: 64.084

Hirugarren Sariari ongietorria emateko 12:13 arte itxaron behar izan dugu: 64.084. Dezimo bakoitzak 50.000 euro jasoko ditu. Zenbaki hau Donostian (Bergara kaleko 16. Administrazioan), Ondarroan (1. Administrazioan) eta Tafallan (Kale Nagusiko 1. Administrazioan) saldu dute.

Guztira, 12,5 milioi euro banatu ditu aurtengo zozketak Ondarroan (250 dezimo, eta 50.000 euro dezimo bakoitzeko).

Laugarren Sariak

Gabonetako Loteriaren Saria Nagusia atera eta 3 minutura atera da laugarren lehen saria: 85.045 zenbakia. 200.000 euro dira seriean; 20.000 dezimoan. Oso-osorik Pontevedrara joan da. Bertako 5. administrazioan saldu da zenbakia.

Bigarren laugarren saria 12:50 aldera atera da: 33.475. Sari hau Gironara eta Pontevedrara joan da.

Bosgarren Sariak

10:21ean atera da Gabonetako Loteriaren bosgarren sarietako lehenengoa. 11.419 zenbakiak 60.000 euro emango ditu serieko; 6.000 euro, dezimo bakoitzeko. Donostian (11. Administrazioan), Gasteizen (22. Administrazioan), eta Urretxun (1. Administrazioan) egokitu da. Gainera, Oiartzunera ere joan da sariaren zati bat.

11:05ean bigarren bosgarren saria atera da: 22.343. Lasartera (Zumaburu kalean, 9), Altsasura (1. Administrazioa) eta Iruñera (4. Administrazioa) joan da, besteak beste.

Handik bi minutura, 55.448 zenbakiari egokitu zaio 60.000 euroko saria. Dezimoak Santanderren eta Sevillan saldu dira.

Segidan, 49.257 zenbakia atera da. Besteak beste, Irunen saldu dute zenbakia (Hondarribia kaleko 2. Administrazioan). Zozketak 2 milioi euro utzi ditu Gipuzkoako udalerri honetan.

11:30 aldera, bosgarren bosgarren saria abestu dute San Ildefonsoko umeek: 30.872. Dezimo guztiak Valentzian eta Alacanten saldu dituzte.

Ia 12:00ak arte itxaron behar izan dugu seigarren bosgarren saria lortzeko: 31.826.

Azken-aurreko bosgarren saria 13:00ak baino lehen heldu zaigu: 50.769.

Azken bosgarren saria 13:15ean atera da: 24.616.

Bilatu zenbaki guztiak eitb.com-eko loteria-bilatzailean.

Ogasun Sailak 144 milioi euro irabaziko ditu

Gabonetako Loteriaren Sari Nagusiaren 180 serieetatik 36 ez dira saldu, beraz, honi esker, Ogasunak 144 milioi euro eskuratuko ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea