Gizartea -
Abenduaren 12an desagertu zen
Abian dira berriro Aizkorrin desagertutako emakumearen bilaketa lanak
Ertzaintzako Erreskate Taldea eta Urpean Igeri Egiteko Taldea Barrendiolako Urtegian izango dira gaur lanean.
Erredakzioa
Aizkorri mendiko zonaldean desagertutako 37 urteko emakumezkoaren bilaketa lanak abiatu dituzte berriro gaur 08:00etan, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Gaur Barrendiolako Urtegian izango dira lanean Ertzaintzako Erreskate Taldea eta Urpean Igeri Egiteko Taldea. Halaber, hainbat boluntariok bilaketa lanetan lagunduko dute.
Asteasuko 37 urteko emakumezkoa abenduaren 12an desagertu zen, Brinkolako Renfe (Legazpi) geltokitik txakurrarekin paseatzera abiatu zenean. Ertzaintzak jazoaeraren berri jazo zuen joan den astelehenean, eta emakumezkoa bilatzeko hainbat operazio abiatu baditu ere, oraindik ez du aurkitu.