Gizartea -
Zozketa
Gasteizek ‘kaixo’ eta ‘agur’ esan dio sari potoloari, minutu gutxitan
Beste zenbait udalerritan ere Loteriaren webgune ofizialeko akatsen ondorioak jasan dituzte: Illescasen (Toledo), Salamancan eta Teruelen ere sari potoloa iragarri eta jarraian ezeztatu dute.
Erredakzioa
2012ko Gabonetako Loteria zozketaren sari potoloa atera eta berehala zorteak Gasteiz saritu duela iragarri dute. Baina handik minutu batzuetara, guztia akats informatiko baten ondorioz izan dela esan eta arabarren poza ezer ezean gertatu da.
Hala ere, Gasteiz ez da Estatuko Loterien eta Apustuen webgunearen 'biktima' bakarra izan. Pozak minutu gutxi batzuk iraun ditu Illescansen (Toledo), Salamancan eta Teruelen, izan ere, webguneak sari potoloaren saltzaileak bertan kokatu ditu hasiera batean baina gero informazioa atzera bota behar izan du.
Teruelen gainera, sari potoloaz gain, bosgarren sari bat ere iragarri dute, erratuta.