Gizartea -

Santutxun

Bilbon topatu zuten fetua Auzitegiko Institutu Anatomikoan dago

Bilbon, plastikozko poltsa batean utzitako fetua nork utzi zuen ikertzen ari da Ertzaintza.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean, Bilboko Santutxu auzoan plastikozko poltsa batean aurkitu zuten fetua Auzitegiko Institutu Anatomikoan dago, Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzak ikerketarekin jarraitzen du gertatutakoa argitzeko.

Sei hilabeteko umekia Marcelino Menendez Pelaio kaleko espaloi batean topatu zuten larunbatean.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da gorpua nork utzi zuen jakiteko eta emakumeren bat abortu zantzuekin ospitalera joan den aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea