Gizartea -
Arrasate
61 urteko mendizale bat erreskatatu dute helikopteroz Udalatx mendian
Gainera, Ertziantzaren helikoptero batek 29 urteko mendizale gazte bat ere erreskatatu du, Turtziozen harritza batetik behera erori ostean.
Erredakzioa
61 urteko gizonezko bat erreskatatu du Ertzaintzak helikopteroz, ondoezik sentitu ostean, Udalatx, Arrasate (Gipuzkoa), menditik behera zihoanean.
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, mendizaleak berak eman dio abisua 112 larrialdeko zerbitzuari ondoezik sentitzen hasi eta gero; horrezkero, Arrasateko ospitalera eraman dute, 14:00ak pasatxo zirenean.
Erreskatean euskal Poliziako erreskate talde batek eta Ertzaintzaren helikoptero batek parte hartu dute.
Turtziozen ere bai
Ertzaintzaren helikoptero batek 29 urteko mendizale bat erreskatatu du larunbat arratsaldean, Turtzioz herri bizkaitarreko Basinagre auzoan, harritza batetik behera erori ostean zauritu delako.
Aipatutako Sailaren arabera, Ertzaintzaren erreskate taldeko kideek gaztea topatu dute, buruan hainbat zauri zituela eta sorbaldan zenbait kolpe hartu zituela.
Mendiko erreskate honetako kideek mendizalea helikopterora igo eta Galdakaoko ospitalera eraman dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Departamentuari lotuta dagoen Larrialdeeak Artatzeko Zuzendaritzako kide batek erreskate lanak gidatu ditu.