Gizartea -

Errektore karguaren zina

Goirizelaia: 'Hezkuntza arloan lortutakoa arriskuan dago'

Lehendakariak hezkuntza publikoa babestu du, Goirizelaiak EHUko errektore karguaz jabetzeko ekitaldian.

Goirizelaia kargua hartzen. EITB
Goirizelaia kargua hartzen.
Iñaki Goirizelaiak EHUko errektore kargua hartu du

1:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez dio "uko" egingo "kalitatezko hezkunza publikoa" izateko "eskubideari". "Unibertsitatea eta kalitatezko hezkuntza publikoa eskubide ukaezina da, eta Gobernu honek ez dio uko egingo", ohartarazi du.

Urkulluren iritziz, goi mailako hezkuntza eta jakintza "Euskadi aurrera egitea ahalbidetzen duen herrialdeko inbertsioa da", horregatik, Jaurlaritzari "EHUren ibilbideari jarraipena ematea" dagokiola esan du.

Iñaki Goirizelaia errektoreak karguari zin egin dion ekitaldian mintzatu da Urkullu, Ajuria Enean.

Unibertsitate publikoaren arduradun berrautatuak EAEn "hezkuntzan lorturikoa, egun arriskuan" dagoela ohartarazi du.

"Alde bateko politiken aurrean", lan akademikoa defendatu du "lortzea hainbeste kostatu zaiguna, segituan eror daitekeelako".

Ildo honetan, Espainiako Gobernuak eginiko erreformak kritikatu ditu eta "lege dekretu berriak erkidegoen eskumenenen aurka" doazela esan du. "Ez da gertatzen den lehen aldia, baina gure esku egon daiteke azkena izatea", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea