Gizartea -

Euskadi

Lau pertsona atxilotu dituzte genero eta etxeko indarkeria egotzita

Eraso larriena larunbatean izan zen, 7:00etan, Bilboko Henao kalean. Emakumezko batek bikotekidea buruan jo zuen botila batekin eta korderik gabe utzi zuen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak hiru gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu Bilbon eta Guardian, genero eta etxeko indarkeria leporatuta.

Eraso larriena larunbatean izan zen, 7:00etan, Bilboko Henao kalean. Emakumezko batek bikotekidea buruan jo zuen botila batekin eta korderik gabe utzi zuen.

Lekukoen arabera, bikotea eztabaidan ari zen eta emakumezkoak botilarekin buruan jo zuen gizonezkoa. Buruan zauria egin zion eta gizonezkoak kordea galdu zuen.

Biktima ospitalera eraman zuten anbulantzia medikalizatuan. Erasotzailea, bestalde, atxilotuta eta etxeko indarkeeria delitua leporatuta eraman zuten.

Bigarren erasoa 05:30ean izan da, Bilboko Bolueta auzoan. Gizonezko emazteari hainbat kolpe eman dizkio, gorputz osoan, biktima bere burua babesten saiatzen zen bitartean.

Zurbaranen eta Guardian

Igande goizean, berriz, 19 urteko gizonezkoa atxilotu dute Bilboko Zurbaran auzoan, bikotekide ohiaren etxebizitzan teilatutik eta baimenik gabe sartzeagatik. Ondoren, bikotekideari eraso egin dio.

Azkenik, Guardian, 47 urteko gizonezkoa atxilotu zuten larunbatean emazteari hiltzeko mehatxuak egin eta sarri jotzeagatik. Emakumeak gela batean sartu behar izan zuen erasoa saihesteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea