Gizartea -

Donostiako Danborrada

Webgune batek Sarriegi konpositorearen informazioa eskainiko du

Donostiako danborradako melodien sortzailearen partiturez gain, beste 39 audio entzun daitezke, zaharrena 1914. urtekoa delarik.

Donostiako danborrada. Argazkia: eitb.com
Donostiako danborrada. Argazkia: eitb.com
Donostiako danborrada. Argazkia: eitb.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak Raimundo Sarriegi musikagilearen inguruko webgune berezi bat sortu berri du. Webgune horretan Donostiako danborradako melodien egilearen bizitzaren inguruko azalpenak ematen dira.

Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak eta Jon Bagües Eresbileko zuzendariak prentsaurreko batean azaldu dutenez, Artxiboa musikari donostiar famatuari egingo zaion omenaldira gehituko da, hain zuzen bere heriotzaren mendemuga ospatzen den urte honetan.

Webguneak Jose Luis Ansorenak idatzitako Raimundo Sarriegiren biografia eskaintzen du.

75 titulu eta 39 audio

Sarriegik sortutako konposizioen zerrendak 75 titulu batzen ditu, baina soilik horietako hogeitabatez goza dezakegu, beste partitura guztiak desagertu baitira.

Donostiako danborradako melodien sortzailearen partiturez gain, beste 39 audio entzun daitezke, zaharrena 1914. urtekoa delarik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea