Gizartea -
Denboralearen amaiera
Izotz beltza, gaurko arrisku nagusia euskal errepideetan
Euri denboralea amaitu egin da, baina errepideetan istripu arrisku handia dago oraindik, batik bat Araban eta Gipuzkoan.
Erredakzioa
Euriak atseden eman digu eta azken egunetako denboralea amaitu egin da.
Larrialdi planak bertan behera utzi dituzte dagoeneko, baina, badaezpada ere, ibaien emariak zaintzein arituko dira oraindik, ezusteak saihesteko.
Eusko Jaurlaritzak ohartarazi duenez, baina, gaurko arrisku nagusia 'izotz beltza' izango da, batik bat Arabako eta Gipuzkoako errepideetan.
Hori dela eta, arreta handiz gidatzeko deia egin du Segurtasun Sailak, eguneko lehen orduetan batez ere.
Izotz beltza ezin da ikusi begi bistan, eta errepidea bustia dagoenean eta tenperaturak bat-batean jaisten direnean sortzen da.
Gaurko beste arrisku bat lur-jausiak dira, lurrek ur asko irentsi dutelako.
Euskalmeten arabera, asteazkenean, Bizkaian eta Araba mendebaldean egin dezake euria. Tenperaturek behera joko dute, eta elur-maila 700-800 metroan kokatutako da Araban eta Bizkaian. Edonola ere, ez dute elur askorik espero.
_______________________________
INFORMAZIO OSAGARRIA: