Gizartea -

Sare sozialak

Posible da Facebooken lagun 'garbiketa' egitea, areriorik sortu gabe

Sare sozialetako aditu batek bi fasetako metodoa proposatu du; bat, biguna, eta bestea, bortitzagoa: "600 lagun badituzu, 400 inguru soberan daude. Ezinezkoa da hainbesteko interesa izatea".

Facebooken 200 lagun baino gehiago izatea kaltegarria dela diote adituek.
Facebooken 200 lagun baino gehiago izatea kaltegarria dela diote adituek.
Facebooken 200 lagun baino gehiago izatea kaltegarria dela diote adituek.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Facebooken 200 lagun baino gehiago arazoa da, Shelly Palmer teknologien adituaren arabera. Ondorioz, Palmerrek "tratamendu" bat sortu du Facebookeko lagunen zerrendan garbiketa egiteko, areriorik sortu gabe.

Digital Wisdom liburuaren idazleak adierazi duenez, garbiketari esker Facebooken erabilera hobetu egingo da, abusuak eta denbora galtzea saihestea dakarrelako.

"600 lagun badituzu, 400 inguru soberan daude. Ezin duzu hainbeste pertsonekiko interesik izan", adierazi du Palmerrek elkarrizketa batean. Idazlearen ustez, garbiketa egitea Facebooken garapenaren parte dela, nahiz eta erabiltzaileei lagunen zerrenda murriztea "beldurra" eman.

"Eskolako lagunekin harremana galdu baduzu, zeozergatik izango da, eta Facebooken berriro elkarrekin topo egin baduzue ez du esan nahi gauza asko komunean dituzuenik", azaldu du Shelly Palmerrek.

Bi fase

Lagunak gainetik kentzeko bi fase aipatzen ditu; bigunagoa lehenengoa, eta bortizagoa bigarrena.

Lehenengo pausoa mezu bat publikatzea da lagunen zerrendan garbiketa egiteko asmoa duzula iragartzeko eta mezu horretan "atsegin dut" klikatzen dutenak edo iruzkinen bat egiten dutenak bakarrik gordeko dituzula iragartzeko.

Hasierako garbiketa hori eginda, zerrendari beste begirada bat eman eta lagun bakoitzak egiten dituen ekarpenak aztertu behar dira. Palmerrek ere zuzenean harremanak bertan behera uzteko gomendioa ematen du.

Zergatik daukazu lagunen zerrendan?

"Zure gauzak ikustea nahi ez baduzu, zergatik daukazu pertsona hori lagunen zerrendan? Zerrendatik zergatik atera duzun galdetzen badizute, Facebooka txukuntzen aritu zarela erantzun dezakezu, kontaktuen zerrenda maneiatzeko arazoak zenituela eta eskatuiozu barkamena", gomendatzen du Palmerrek.

Bigarern aukera Facebooken beste kontubat zabaltzea da, beste izen batekin, erabilera pribatuagoa egiteko. Palmerren arabera, erabiltzaile askok zabaldu dute bigarren kontu bat; beste askok, berriz, profila ezabatu egin dute zerotik berriro hasteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Facebook azken albisteak