Gizartea -

Larraia (Zizur)

Emakume bat eta ume bat hil dira Nafarroan, bi autok elkar jota

Zirkulazio istripuan, gainera, hiru pertsona zauritu dira; horietako bi, adingabeak.

Istripua Nafarroan
Istripua Nafarroan
Bi pertsona hil dira Larraian (Nafarroa) izandako auto istripu batean

1:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi pertsona hil dira eta beste hiru zauritu gaur goizean Nafarroan, Larraian (Zizur) jazotako zirkulazio istripu batean.

Foru Gobernuak azaldu duenez, ezbeharra 08:25ean gertatu da. Ordu horretan, bi autok elkar jo dute, baina oraindik ez dago argi zer dela eta.

Ibilgailuetako batean emakume bat eta bi iloba zihoazen. Emakumezkoa eta 10 urteko neskatila bat hil egin dira, eta azken horren neba larri zauritu da. Hirurak Etxaurikoak dira.

Beste ibilgailuan heldu bat eta adingabe bat zihoazen. Biak Ubanikoak dira eta zauritu egin dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Trafikoa Gaurko albisteak Nafarroan Gizartea bideoak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Zer gertatu da Zizur herrian? Errepideko istripuetan zauritutakoak