Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Hiru gizon atxilotu dituzte bikotekideen aurkako erasoengatik Bizkaian
25 eta 41 urte artean dituzte Gernikan, Sestaon eta Bilbon atxilotutako gizonezkoek.
Erredakzioa
Ertzaintzak 25 eta 41 urte arteko hiru gizonezko atxilotu ditu Bizkaian, bikotekideei eraso egitea, mehatxu egitea edo urruntze-agindua urratzea leporatuta.
Ertzaintzak 25 urteko gizonezkoa atxilotu zuen atzo goizean, hamarrak aldera, Gernikan, emakume batekin borrokan ari zela eta gogoz kontra auto batean sartu nahi zuela ikusi zuenean.
25 urteko gizonezkoak erasokor erantzun zien ertzainei eta emaztea iraindu eta mehatxatu zuen agenteen aurrean, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gaur goizaldean, 01:45ean, Ertzaintzak gizon bat atzeman du Bilboko Errekalde zumarkalean, kale erdian emazteari jotzen ari zitzaiola ikusi dutenean.
Atzo, berriz, 41 urteko gizon bat atxilotu zuten Sestaon bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua urratu zuelako.