Gizartea -

Donostian

Elebitasunak Alzheimerrari aurre egiten ote dion ikertuko dute

65 urtetik gorako boluntarioak behar dituzte, elebidunak eta elebakarrak, bi hizkuntza edo gehiago jakiteak gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiten laguntzen ote duen jakiteko.

65 urtetik gorako pertsonak behar dituzte ikerketarako. Argazkia: EITB
65 urtetik gorako pertsonak behar dituzte ikerketarako.
65 urtetik gorako pertsonak behar dituzte ikerketarako. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donostiako Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroak 65 urteko boluntario elebidun eta elebakarrak behar ditu bi hizkuntza edo gehiago jakiteak gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiten laguntzen ote duen jakiteko.

Ikerketa zentroak agiri batean jakitera eman duenez, neurozientzialariek ez dute aukera hori baztertzen, eta elebitasunak buruko gaixotasun degeneratiboak arintzen dituela pentsatzen hasiak dira. Izan ere, nazioartean egindako hainbat ikerketak hori erakusten omen du.

BCBL zentroak lau urtetan egindako lana eta inguru elebidunean kokatzen dela aprobetxatu nahi du gai horri buruzko ikerketa bat egiteko. Horretarako, 65 urtetik goraka ehunka boluntario behar ditu, elebidunak eta elebakarrak.

Neurozientzialariek elebitasunaren eta gaixotasun neurodegeneratiboen arteko harremanaren inguruko ikerketa ugari egin dituzte azkenaldian, eta horietan oinarrituta abiatuko du Donostiako zentroak ikerketa. Ellen Bialystok zientzialari kanadiarraren lana da horietako bat, eta horren arabera, aldea dago elebakarren eta elebidunen artean.

Izan ere, azken ikerketa horiek agerian utzi omen dute hizkuntza bat baino gehiago hitz egiten dutenek modu eraginkorragoan erabiltzen dutela burmuina, eta zientzialariak "elebitasun abantaila" aipatzen hasiak dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak Alzheimer gaitza