Gizartea -

8 milioiko bermea

Urdangarinek etekina atera zion senidetasunari, epailearen ustez

Palmako dukeak Errege Etxeako kideekin duen 'senidetasun harremanari' etekin ekonomikoa ateratzea adostu zuten Urdangarinek eta Torresek. 8 milioi euroko bermea ezarri diete biei.

Epaileak 8,1 milioi euroko bermea ezarri dio Urdangarini

0:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñaki Urdangarin Palmako dukeak Errege Etxeko kideekin duen 'senidetasunari' erakunde pribatu zein publikoetan etekin ekonomikoa ateratzeko ados jarri ziren Urdangarin eta Diego Torres, Jose Castro epailearen ustez. Biei 8,1 milioi euroko bermea ezarri die Noos auzia ikertzen duen epaileak, asteazken honetan kaleratutako epai batean.

Testuan jasotzen denez, Urdangarinek eta Torresek enpresa sare bat jarri zuten martxan, horiekin Urdangarinek Errege Etxeko kideekin duen senidetasun harremanak dakarren ''eraginari - benetakoa edo jendeak suposatutakoa izan- ahalik eta etekin ekonomiko handiena ateratzeko''.

''Errege Etxeko kide batekin lan egiteak ekar zitzakeen amaigabeko abantaila ekonomikoak eta izen ona helarazten zizkieten balizko bezeroei, eta, zenbait kasutan, haren emaztearen eta erakundearen beraren idazkaria ere aipatzen zituzten'', epaiaren arabera.

Castrok azaldu duenez, ''ustezko botere maila'' hori ''batzuetan inplizituki eta beste zenbaitetan modu irekian'' erabiltzen zuten, eta zenbait dokumentutan Cristina infantari eta Carlos Garcia Revenga aholkulariari aipamen argia egiten zieten.

Revenga aholkulari gisa mantenduko du Errege Etxeak, deklaratu arte

Errege Etxeak Carlos Garcia Revenga Elena eta Cristina infanten aholkularia eta idazkaria bere lanpostuan mantenduko du, eta ez du haren inguruko erabakirik hartuko, otsailaren 23an epailearen aurrean deklaratu arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea