Gizartea -
Iparralde
'Euskoa', euskal moneta, martxan jarri dute
Orotara, bat, bi, bost, hamar eta hogei euskoko 126.000 billete sortu ditu Euskal Moneta elkarteak. Billeteetan paisaiak eta irudi kulturalak irudikatu dituzt
Erredakzioa
Euskal Moneta elkarteak "euskoa" euskal moneta banatzen hasi dira gaur, Ipar Euskal Herrian.
Orotara, bat, bi, bost, hamar eta hogei euskoko 126.000 billete sortu dituzte. Billeteetan paisaiak eta irudi kulturalak irudikatu dituzte.
Ekimenean parte hartzeko, Euskal Moneta elkartearekin bat egin eta bost eta hogei euro artean ordaindu beharra dago. Ondoren, aipatu % 3 zein elkartetara bideratu nahi den hautatu behar da.
Euskoekin ordaindutakoaren % 3 aldez aurretik hautatutako elkarte bati bideratuko zaio, eta beste % 2 ekimena bera finantzatzeko erabiliko da.