Gizartea -
Trafikoa
Elurragatik 8 mendate itxita mantendu dituzte Araban eta Nafarroan
Araban, Herrera eta Urruña guztiz itxita daude; Nafarroan, berriz, sei mendate eta bi errepide itxi dituzte.
Erredakzioa
Elurteen ondorioz, trafiko-arazoei eusten jarraituko dugu asteburu honetan zehar. Gauzak horrela, hainbat mendate itxita jarraitzen dute. Araban, Herrera eta Urruñako mendateak guztiz itxi dituzte. Halaber, kamioiek debekatuta dute Bernedoko mendatetatik igarotzea (gainerako ibilgailuek baimena dute, baina kateak erabilita).
Gainera, beste mendatetan zuhurtziaz gidatzeko gomendatu du Segurtasun Sailak: Altube, Urruña, Aiurdin, Garate eta Azazeta (Araban); Barazar, Kanpazar, Kurtzeta eta La Escrita (Bizkaian); eta Etxegarate (Gipuzkoan).
Nafarroa
Guztira, sei mendate itxi dituzte Nafarroako Foru Erkidegoan, eta bi errepide itxi dituzte luiziak direla eta. Halaber, N-113 errepideak itxita jarraitzen du.
Nafarroako Gobernuak zuhurtziaz gidatzeko aholkatu du, metro gutxira elurteak izateko arriskuagatik eta errepidean izotzaldiak egon daitezkeelako. Elur-kotak gora egingo du egunean zehar, 300 metrotik 800 metrora.
Aurre-alerta Zadorran
Bestalde, aurre-alerta egoera mantenduko dute Zadorra ibaiaren gainean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gaurko iragarrita dagoen euriagatik uholdeak izan da¡tezkeelako. Hala ere, iragarpenaren arabera, egoerak hobera egingo du. Ostiral honetan hainbat ibaiek gainezka egin zuten Euskadin.
Ebro
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak alerta mailari eusten dio Castejonen eta Mendabian, nahiz eta lehen kasuan Ebro ibaiaren mailak behera egin duen eta bigarrenean aurreko altueran jarraitzen duen.
Castejonen, 16:00etan emaria segundoko 1.609 metro kubikokoa zen, eta ordutebe geroago 1.599ra jaitsi da (6,47 metroko altuera) eta 18:00etan 1.588 metro kubikokoa zen (6,45 metroko altuera).
Mendabian alertan jarraitzen dute. Ebro ibaiak segundoko 863 metro kubikoko emaria du bertan eta 4,01 metroko altuera.
Andosillako Erga ibaiari dagokionez, aurrealertan eman dute ia egun osoa, eta egoera normaltasunera iritsi da.
Iragarpena
Igande arratsaldean fronte hotz batek Bizkaiko itsasoa zeharkatuko du eta arratsaldean eguraldiak nabarmen egingo du okerrera. Dena den, goizean eguraldi polita izango da: eguzkia ikusteko aukera izango da.
Tenperatura maximoak igo egingo dira, kantaurialdean bereziki. Alabaina, gauean tenperatura asko jaitsiko da, eta elur-maila ere bai: 500-600 metroan kokatuko da.