Gizartea -

Ustezko iruzurra

Findusek salaketa aurkeztuko du zaldi-haragiaren 'iruzurra'gatik

Hala ere, enpresak ez du aurreratu salaketa noren aurka aurkeztuko duen. Frantziako iruzurraren aurkako zerbitzuek ikerketa abiatu dute.

Findus enpresak salaketa aurkeztuko du. Argazkia: EFE
Findus enpresak salaketa aurkeztuko du. Argazkia: EFE
Findus enpresak salaketa aurkeztuko du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Findus produktu izoztuen enpresak iragarri duenez, salaketa aurkeztu du epaitegietan, behi-haragia baino, hainbat produktuetan zaldi-haragia atzeman ostean. "Behi-haragi frantziarra zela egiaztatu ziguten, eta benetan Errumaniako zaldi-haragia saldu digute, engainatu gaituzte", salatu du Findusek ohar baten bidez.

Gauzak horrela, bere burua "biktimatzat" hartu du, kontsumitzaileak bezala, ondorioz, salaketa aurkeztuko duela aurreratu du, noren aurka izango den zehaztu gabe.

Findusek galdetu duenez, "nola da posible 2013an Frantziako hego-ekialdean kokatutako Spanghero enpresak ziurtagiri guztiak dituen ustez behi-haragia saltzea, eta azkenean zaldi-haragia izatea?".

Bestalde, lehengaiak Errumaniako enpresa bati erosi zizkiola adierazi du Spanghero enpresak. Barthelemy Aguerre enpresa horretako presidenteak esan duenez, zaldi-haragia zela baieztatuz gero, "gure enpresa ere biktima izango litzateke". Ondorioz, Errumaniako enpresaren kontra aurkeztuko duela iragarri du.

Frantziako iruzurraren aurkako zerbitzuek ikerketa abiatu dute. Halaber, Stephane Le Foll Nekazaritza ministroak esan duenez, "iruzurra onartezina da, eta beharrezko zigorrak ezarriko ditugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea