Gizartea -

Ikerketa independentea

Eroskiren hanburgesek ez dute zaldi haragirik, ikerketa baten arabera

Xenotechs laborategi independenteak hanburgesen okela aztertu eta kooperatibaren bertsioa berretsi du.

Eroskiko hanburgesak. Argazkia: EITB
Eroskiko hanburgesak. Argazkia: EITB
Eroskiren hanburgesek ez dute zaldi haragirik, ikerketa baten arabera

0:33

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eroskik ikerketa independentea egin du, saltzen dituen hanburgesen okela zerena den argitzeko. Santiagoko Unibertsitateari lotutako Xenotechs laborategiak egin du azterketa, eta, horren arabera, aipaturiko hanburgesek ez dute zaldi edo moxal haragirik.

Urtarrilean, Eroskiren marka jakin bateko hanburgesek zaldi haragia zutela salatu zuen OCU kontsumitzaileen elkarteak, eta Eroskik ikerketa jarri zuen horien trazabilitatea ikertzeko.

Eroskik beste behin berretsi du etiketan behar bezala zehazten direla produktu horren ezaugarriak. "Horrek esan nahi du kontsumitzaileari ez zaiola iruzurrik egin, ezta informaziorik ezkutatu ere", gaineratu du Eroskik.

Ikerketak berretsi duenez, txahal haragia da, Eroskik araudia bete du, eta inoiz ez du kontsumitzaileen osasuna arriskuan jarri.

Eroskiri hanburgesak egiten dizkion enpresak aldaketak egin ditu produkzioan, horrelakoen aurrean egin beharreko egiaztapenak azkarrago egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea albisteak Gaurko titularrak Albisteak Kontsumoari buruzko albisteak Hipermerkatuei buruzko albisteak