Gizartea -

Atxiloketa irregularrak

20 lagunetik gora atxilotu dituzte Acapulcoko bortxaketengatik

Gehienak aske utzi dituzte. Barra Vieja herriko auzokideek salatu dutenez, Polizia atxiloketa irregularrak eta bidegabekoak ari da egiten.

Auzokideek salatu dutenez, Poliziak bidegabeko atxiloketak egin ditu. Argazkia: EFE
Auzokideek salatu dutenez, Poliziak bidegabeko atxiloketak egin ditu. Argazkia: EFE
Auzokideek salatu dutenez, Poliziak bidegabeko atxiloketak egin ditu. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mexikoko Poliziak 20 lagunetik gora atxilotu ditu Acapulcon jazotako sei turista espainiarren bortxaketen lotura dutelakoan. Hala ere, atxilotu gehienak aske utzi dituzte.

Barra Vieja herriko auzokideek salatu dutenez, Polizia atxiloketa irregularrak eta bidegabekoak ari da egiten. Halaber, hainbat agentek eraso egin dietela salatu dute. Ondorioz, Guerrero udalerriko Giza Eskubideen Estatu-Batzordearengana jo dute atxiloketa hauek salatzeko.

"Gure kexa azaltzera etorri gara. Erkidegoak mehatxatzen ari dira", azaldu du Adrian Sanchez Barra Viejako auzokide batek El Heraldo kazetak jaso duenez, "gure eskubideak ari dira urratzen eta, gainera, jipoiak jasan ditugu".

Bortxaketak

Armak zeramatzaten bost gizonek herrialdean turismoa egiten ari ziren Espainiako sei emakumezko bortxatu dituzte astelehen honetan Acapulcon (Mexiko), bertako hedabideek jakinarazi dutenez.

La Jornada egunkariaren esanetan, bortxaketa asteleheneko 03:00 eta 04:00 (10:00-11:00 Euskadin) artean jazo da, Alfredo V. Bonfil herrian. Ordu horretan, bost gizon emakumezkoak zeuden bungalowetan sartu, eta emakumeak bortxatu egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea